Gezurrak eta burges metodologia: errebisionismoaren porrota. Eneko Compainsi erantzuna
Azken egunotako gertakarien harira, ildo komunistarekiko ahotsak indartu egin dira berau suntsitzeko determinazioa agertu duten ordezkari desberdinen partetik. Izan ere, haiek kritika politikoa zerbait «natural» gisa aurkezten saiatzen badira ere, haien esentzialismo dogmatikoaren lehen agerkaria, jarrera horien guztien atzean denbora luzez sistematikoki errepikatzen ari den zapalkuntza eta zanpaketa estrategia aurkitzen da. Harrigarria egiten zait haien tresna burokratiko guztiak erabilita, gezurrak eta manipulazioa hedatzeari kritika politikoa deitzea, eta, gainera, haien ardura eta arduragabekeria guztia estaltzen saiatzea