Xabier Agirre askatu!
Atzo Xabier Agirre espetxeratu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak bere baldintzapeko askatasuna berrikusteko bistara aurkeztu eta gero. Duela gutxi, sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten. Honen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du: Gure lehenengo hitzak Xabierrentzat eta bere familiarentzat dira ezinbestean. Gure elkartasun osoa eta besarkada bero bat helarazi nahi diegu. Bestetik, Xabierren askatasuna galde egiten dugu eta auzitegi faxista honek Euskal Herrian zein beste herri okupatuetan duen esku hartze oro salatzen