Instituzio desberdinetatik inposatzen zaigun eredu prekarioa geldiarazteko, Elkartzenek parte hartzaileak eta aberastasuna banatuko duten aurrekontuak exijitzen ditu
[wpdm_package id=73854 template=«5626a56d8b584»] Aurrekontuak politika ekonomikoaren tresna kapitalismoaren zerbitzura Aurrekontuak tresna nagusiak dira aberastasuna banatzeko, eta baita pertsona guztiei duintasunez bizitzeko behar dituen gutxieneko materialak bermatzeko ere. Horregatik, ezin ditugu utzi botere kapitalistaren eta haren alderdien esku aurrekontuen gaineko erabakiak. Aurrea hartu behar diogu egoerari eta jabetu aurrekontuez ari garenean zertaz ari garen: diru-bilketa egiteko moduaz, bildutakoa zertan gastatu erabakitzeaz eta prozesu hori nola egin eta nork erabakitzen duen aztertzeaz. Ez gara ari soilik gastuei buruz.