[Eusk/Cast] Manifestazioa: «Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin»
BILBO. Manifestazioa: «Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin» Maitzaren 1ean, 17:00etan. Deustuko zubitik Bilboko gizarte eta herri mugimenduetako ordezkari askok «Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin» izeneko manifestua prentsaurrekoan aurkeztu dugu. Agiri horren bidez gure jarrera langileentzako data historiko horren aurrean azaldu nahi izan dugu. Daukagun asmoa jatorrizko esanahia berreskuratzea da eta berriro errebindikazioa lehengo lerroan ipintzea Maiatzaren Lehen honetan. Manifestua: Bilbo industria hiria izan da historikoki. Bere itsasadarraren ertzean ikaragarrizko azpiegitura industrialak eraikitzen ziren, eta milaka izan ziren nekazalguneetatik gure hirira migratu zutenak, errealitate langile hori eta