Apirilaren 25ean jasotako babes eta elkartasun guztia biltzeko ekitaldi politikoa burutuko dugu Zarautzen
Euskal Herrian zein nazioartean espetxe eta ilegalizazio eskaeraren aurrean jasotzen ari garen babes guztia batzeko apirilaren 25ean Zarautzen ekitaldi politikoa burutuko dugu eguerdiko 12:30etan Modelo Zineman. Hemendik, gonbidapena luzatu nahi diogu euskal jendarteari larunbat goizean Zarautzera hurbildu eta herrion suak bizirik jarraitu behar duela ozen adierazteko. Euskal Herriko 60 eragile sozial, sindikal zein sozial baina gehiago dira dagoeneko “Internazionalismoa ez da delitua” babes testua sinatu dutenak eta ekitaldian batera gurekin izango direnak. Babes testuan “Euskal