Erantzukizunez joka dezagun- Borroka Garaia
Ez da irakurle askorentzat nobedadea izango azkenengo urteetan zehar ezker abertzaleko herritar batasunetik zehazki, ibilbide deigarri eta kezkagarri bat, hainbat adierazpen zein ekimen zehatzetan gauzatu izan dena. Honek militantziaren hainbat sektoreengan, ulertezintasunetik abiatuz, hainbat sentsazio eta joera bultzatu izan ditu, kasurik tamalgarrienetan hainbaten aldegitea izan delarik. Ezaugarri esanguratsu ‑ezker abertzalearen tradizio historiko eta printzipioei begiratuta- zein kezkagarriak ditu ibilbide honek. Lehenbizikoa, esaterako, zuzendaritza politiko bera zein ezker abertzalearen konfigurazioa ulertzeko modua. Deigarria oso da, esaterako,