Ikasle grebak pairatutako errepresioaren aurrean
Ikasle Abertzaleak antolakundeak Hego Euskal Herrian deitutako ikasle grebaren harira zipaioek eta unibertsitateko segurtasun pribatuko kideek grebalarien aurka burutako erasoen aurrean, tartean burututako 30etik gora atxiloketak, Tinkok honakoa adierazi nahi du: 1. Gure antolakundeak bat egiten du grebalarien aldarrikapenekin, izan ere sistema kapitalistak hezkuntza erabiltzen du burgesiaren behar ekonomiko eta produktiboak asetzeko, eta ez jendearen gaitasun kritikoa zein beharrizan intelektualak eta sozialak asetzeko. Hain zuzen ere horregatik, hezkuntza sistema elitizazio prozesu batean murgilduta dago, zeinetik gero






