Zentsura, herritar inozoontzat – Euskal Herria ★ Donbass Elkartasun Komitea
*Axier Lopez /ARGIA astekaria Informazioaren kalitate eta aniztasun eza dira sintomak, ondoren “gerraren lehen biktima egia da” esaldia errazten dutenak. Egunotan abiadura bizian ari gara ikusten sintoma horien hedapena, pentsaezinak ziren neurriak justifikatzen dituen gerra baten erdian. Icebergaren punta Europako estatuen operazio politikoa izan da Europa osoan bi komunikabideren emisioak zentsuratzeko: Russia Today eta Sputnik. Horretarako, AEBetako bi multinazional nagusiren laguntza aparta izan dute: Meta (Facebook, Instagram, WhatsApp eta beste) eta Alphabet (Googleren askotariko plataformen










