GENOZIDIO INPERIALISTAREN AURKA! NATORI EZ!
Tinkotik Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliketako herri langileari baldintzarik gabeko babesa adierazi nahi diogu eta, bestalde, Kieveko gobernuak eta bere aliatu inperialista yanki eta europarrek, Estatu espainiar eta frantsesa barne, 8 urte hauetan burutu dituzten etengabeko erasoak gogor gaitzetsi nahi ditugu. Donbasseko herri errepublikek urteak daramatzate bonbardaketak, sabotajeak, hilketak eta gainerako basakeriak jasaten nazi ukrainarren aldetik. Dagoeneko 15 mila hildako baino gehiago eta milioi eta erdi errefuxiatu inguru dira Kieveko gobernu faxistatik ihes egin behar izan








