Elkartasun internazionalista Alfredo Cospitorekin
Alfredo Cospito, italiar preso politiko anarkistak, 140 egunetik gora daramatza gose greban italiar estatuak ezarri dion “41 bis” deritzon isolamendu erregimenaren aurka. Isolamendu erregimen hau hainbat antolakundek kritikatu eta salatu izan dute daukan izaera gogorrarengatik eta bertan presoek jasan behar duten baldintza gogorrengatik. Ildo horretatik, Torturaren Prebentziorako Europar Konbenioak edota Giza Eskubideen Europako Tribunalak gizatasunaren aurkakotzat jo izan dute, esaterako 2007an, Estatu Batuek, haien gizagabetasun eta presoekiko duten jarrera doilorrak ezagututa ere “41 bis” erregimena








