Garikoitz-Etxeberria-gose-greban.jpg

Gari­koitz Etxe­be­rria gose greban

Iso­la­tu­ta dau­ka­te Zaba­lla­ko kartzelan

Hona hemen Gari­koitz Etxe­be­rria Lizar­tza­ko pre­so poli­ti­koa­ren gra­ba­zioa­ren transkripzioa:

“Eus­kal Herriari:

Pasa den api­ri­la­ren 14ko goi­zean iritsi nin­tzen Zaba­lla­ko pre­son­de­gi­ra Palen­tzia­ko Due­ña­se­tik, eta dena ondo joan zen arratsal­dean modu­la­ra­tu ordu­ko zie­gan bes­te pre­so bate­kin bikoiz­te­ra behar­tu­ko nin­du­te­la agin­du zida­ten arte. Uko egin nion bikoiz­tea­ri eta ondo­rioz bakar­tze egoe­ran nau­ka­te osti­ral iluntzetik.

Pre­so oro­ren esku­bi­detzat dut zie­gan baka­rrik zein bina­ka bizitzea hau­tuz, espetxeak bat zein bes­tea inpo­sa­tu gabe. Ordea, espetxea sumitze eta zigor­tze ere­mu denez, bikoiz­te­ra sumi­tu nahi izan nin­du­ten eta intsu­mi­tu nin­tze­la­ko zigor­tu naute.

Hasie­ran patio gre­baz sala­tu nahi izan nuen egoe­ra bai­na, artean kon­pon­bi­de arras­to­rik ez daku­sa­da­nez gose gre­ba gehi­tu­ko diot api­ri­lak 19 asteaz­ken goi­ze­tik aurre­ra bakar­tze egoe­ra­tik ate­ra eta kidee­kin elkar naza­ten eska­tuz. Zaba­lla­ko espetxe­tik, 2023ko api­ri­la­ren 19an.

Gari­koitz Etxe­be­rria Goi­koetxea. Eus­kal pre­so politikoa.

AMNISTIA ETA ASKATASUNA GURE EGIN ARTE!”

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *