Apirilak-17ko-kontzentrazioan-egindako-irakurketa.jpg

Api­ri­lak 17ko kon­tzen­tra­zioan egin­da­ko irakurketa

Tabla de contenidos

Oplus_​131072

Gaur api­ri­la­ren 17a da, Pre­so Poli­ti­koen Nazioar­te­ko egu­na eta horre­ga­tik batu gara Bil­bo­ko Etxe­ba­rrie­ta anaien pla­zan. Urte­ro legez, egun hone­tan eus­kal pre­so, ihes­la­ri, depor­ta­tu eta erre­fu­xia­tuak eta haien borro­ka gorai­pa­tu nahi ditu­gu, aipa­men bere­zia egi­nez etsaien xan­taien eta damu zein kola­bo­ra­zio eskae­ren aurrean duin­ta­su­na ardatz har­tuz haien mili­tan­tzia iraul­tzai­lea man­ten­du eta tin­ko dau­den eus­kal pre­so politikoei.

Bes­tal­de, egun bere­zi honi erre­fe­ren­tzia egi­nez eta inter­na­zio­na­lis­moa­ren ban­de­ra astin­duz, mun­du­ko pre­so poli­ti­ko iraul­tzai­leak gogoan har­tze­ko egu­na da gaur­koa, zapal­kun­tza guz­tien aur­ka borro­ka egin eta mun­du­ko txo­ko ezber­di­ne­ta­ko zie­ga uste­le­tan gati­bu har­tu dituz­ten mili­tan­te iraul­tzai­le guz­tiak, haien duin­ta­su­na eta haien borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na goraipatzekoa.

Inter­na­zio­na­lis­moa­re­kin jarrai­tuz, Pales­ti­nar eta Liba­noar Erre­sis­ten­tzia­ko kide diren pre­so poli­ti­koak ere gogoan ditu­gu. Gai­ne­ra, Israel­go par­la­men­tuak odol deli­tuak dituz­ten Pales­ti­nar Erre­sis­ten­tzia­ko kideei heriotza zigo­rra ezar­tze­ko lege bat onar­tu dut. Inoiz baino oze­na­go dio­gu: Israel sun­tsi­tu, Pales­ti­na askatu!

Pales­ti­na­ko pre­so poli­ti­koez gain, eta iaz sala­tu genuen gisa berean, Tur­kia­ko sarras­ki espetxee­tan 200 egun baino gehia­go gose gre­ban dara­ma­ten pre­so poli­ti­koak ere gogoan ditugu.Guztiei bihoa­kie gure elkar­ta­sun eta babes osoa Eus­kal Herritik.

Espai­niar esta­tua­ri dago­kio­nez, berri­ro ere bere izae­ra faxis­ta age­rian utzi du, haien lege­di pro­pioa­ri ere muzin egi­nez, larri­ki gai­xo­rik dagoen Mari Jose Baños Andú­jar GRA­PO­ko pre­so poli­ti­ko komu­nis­ta espetxean man­ten­duz. Tin­ko­tik Mari Jose­ren aska­ta­su­na­ren alde­ko eki­me­ne­tan par­te har­tze­ko deia luzatzen dugu bere bereha­la­ko aska­ta­su­na gal­de­gi­tea­re­kin batera.

Eus­kal Herri­ra buel­ta­tuz, eus­kal pre­soen ongi eto­rrien afe­ra aipa­tu beha­rra dau­ka­gu. Enega­rre­nez, eus­kal pre­soe­ki­ko elkar­ta­su­na zan­patze alde­ra, espai­niar esta­tua eta bere ingu­ru­ko era­kun­deak pre­soen ongi eto­rriak debe­katze­ko nahian hasi ziren eta Ezker Aber­tza­le Ofi­zia­lak ere men egin zien hauen eskae­rei. Ala­bai­na, ozto­po­ak ozto­po zein debe­kuak debe­ku, Ibai Agi­na­ga beran­goz­tar pre­so poli­ti­ko ohia­ri ongi eto­rri jen­detsu bat buru­tu zitzaion 2022ko martxoan. Ongi eto­rri horren hari­ra 16 per­tso­na dau­de inpu­tatuak eta ekai­nean dekla­ra­tu behar­ko dute Audien­tzia Nazio­na­lean. Gure elkar­ta­sun eta babes osoa inpu­tatuei. Beran­go­ko auzi­pe­ra­tuak aske, ongi eto­rriak libre!

Bes­tal­de, aste honen hasie­ran jakin genuen Hila­rio San Roman Urbi­zu “Esko­pe­tas” Olaz­ti­ko erre­fu­xia­tu poli­ti­koa­ren heriotza­ren berri. Hila­rio Eus­kal Herria­ren aska­ta­su­na­ren alde­ko guda­ri nekae­zi­na Mexi­kon hil da, 45 urte ingu­ru erbes­tean eman ondo­ren eta sal­du zigu­ten ustez­ko bake pro­ze­su fal­tsu haren ondo­ren Eus­kal Herri­ra itzul­tze­ko beta­rik edu­ki gabe. Agur eta oho­re Hila­rio! Dolu­min sen­ti­ko­rre­nak bere seni­de eta hurkoei.

Gaur­ko egu­na­ri erre­fe­ren­tzia egi­nez, mun­du­ko pre­so poli­ti­ko iraul­tzai­leak gati­bu dau­den artean gure esku dago haien borro­ka­ren leku­koa har­tu eta haien­tza­ko amnis­tia osoa alda­rri­katzea. Amnis­tia osoak guda­ri guz­tien aska­ta­sun osoaz eta haien borro­ka­ren aitor­tzaz gain haiek guda­ra bul­tza­tu­ta­ko zapal­kun­tzen amaie­ra daka­rre­la­ko ezin­bes­tean, hau da, gure kasuan gure herria­ren eta kla­sea­ren behin beti­ko aska­ta­su­na, hots, zapal­kun­tza­rik gabe­ko Eus­kal Herri askea, eta, nos­ki, guda­rien borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na eta mere­zi­ta­ko aitortza.

Batzuk sis­te­man guz­tiz inte­gra­tu­ta eta asi­mi­la­tu­ta badau­de ere, azken urtee­tan hain­bat per­tso­na eta mugi­men­du izan dira amnis­tia osoa­ren alde­ko lanean engaia­tu eta bere suga­rra piz­tu­rik man­ten­tzen dute­nak. Esta­tu bur­ge­sen erre­pre­sioa­ren aurrean makur­tu barik borro­kan aurre­ra darrai­gu eta gure arte­ko harre­ma­nak estu­tu eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko fron­te aman­ko­mun bat sor­tzea izan­go da esta­tuei aurre egi­te­ko arma era­gin­ko­rre­na. Bide horre­tan aur­ki­tu­ko gai­tu­zue, erre­pre­sioa­ren aur­ka eta amnis­tia osoa­ren alde!

Gora mun­du­ko pre­so poli­ti­koak! Amnis­tia osoa!

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *