CAF palestinarren aurkako sarraskiari esker aberasten ari dela salatu du Palestinarekin Elkartasunak

CAF pales­ti­na­rren aur­ka­ko sarras­kia­ri esker abe­ras­ten ari dela sala­tu du Pales­ti­na­re­kin Elkartasunak

Tabla de contenidos

Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­na pla­ta­for­mak mobi­li­za­zio-deial­di bat zuen egi­na gaur­ko, CAF enpre­sa­ren Akzio­du­nen Batzar Nagu­sia­re­kin bat egi­nez. Bile­ra hasi baino zen­bait ordu lehe­na­go, CAFen Bea­sain­go (Gipuz­koa) egoitza­ra­ko sar­bi­deak itxi dituz­te hain­bat eta hain­bat lagu­nek, Goie­rri­ko enpre­sak Israe­le­kin dituen nego­zioak salatze­ko. Eguer­di­ko 12:00etan hasi da Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­nak anto­la­tu­ta­ko mani­fes­ta­zioa, Bea­sain­go pla­za­tik, eta mila­ka lagu­nek gaitzetsi dute «geno­zi­dioa­ren eta aparthei­da­ren odo­lez zikin­du­ta­ko abe­ras­ta­su­na». Akzio­du­nen Batzar Nagu­sia hasi baino lehe­na­go, gai­ne­ra, kon­pai­nia­ren egoitza­ra­ko sar­bi­deak blo­kea­tu dituz­te hain­bat eta hain­bat ekintzailek

1

, pro­tes­ta modura.

CAFek pales­ti­na­rren kon­tra­ko sarras­kian duen eran­tzu­ki­zu­na nabar­men­du du gaur­koan pla­ta­for­mak. «Gaur eta hemen elkar­tu dira ber­ta­ko akzio­du­nak, urtez urte gora doa­zen ete­kin kri­mi­na­lak banatze­ko, eta enpre­sa­ren proiek­tuak eta kon­tuak ontzat ema­te­ko. Aur­ten, 52 mili­oi euro bana­tu­ko dituz­te akzio­du­nen artean, inoiz­ko kopu­ru­rik han­die­na», sei­na­la­tu du.

Ira­ba­zi horiek «kri­mi­na­lak» dire­la ohar­ta­ra­zi du, «CAFek esta­tu geno­zi­da eta, ondo­rioz, proiek­tu kolo­nial eta geno­zi­da indar­tzen ditue­la­ko». Eta xeha­tu du: «Israel­go Saphir enpre­sa­re­kin bate­ra, Tel Avi­ve­ko eta Jeru­sa­lem­go tran­biak erai­kitze­ko kon­tra­tu mili­oi­du­nak ditu, eta horien bidez Israel­go enpre­sak eta kolo­ni­za­zioa­ren eko­no­mia indar­tzen ditu, Israel azpie­gi­tu­ra iraun­ko­rrez hor­nitzen du, eta bere­zi­ki, pales­ti­nar lurren oku­pa­zioa­ri betie­re­ko ber­mea ema­ten dio, kolo­nia sio­nis­tak elka­rren artean eta Jeru­sa­lem­go hiri­gu­nea­re­kin lotuz eta pales­ti­na­rrak isolatuz».

CAFen eran­tzu­ki­zu­na, nazioar­te­ko era­kun­dee­tan eta epai­te­gie­tan ere seinalatua

Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­nak gogo­ra­ra­zi due­nez, Nazio Batuen Era­kun­deak berak, «oku­pa­zioa­ri lagun­du eta ete­ki­na ate­ratzen dio­ten enpre­sen datu-basean» sar­tu du CAF. Gai­ne­ra, auzi­ta­ra ere era­man dituz­te enpre­sak dituen nego­zioak, CAFe­ko zuzen­da­ritza eta bere zuzen­da­ri nagu­sia, Andres Ariz­ko­rre­ta, Fis­kal­tza­ren aurrean sala­tu bai­ti­tuz­te hain­bat kolek­ti­bo zibilek

2

.

Pla­ta­for­mak gaur­koan azpi­ma­rra­tu du, hain zuzen ere, «Israe­len egon­kor­ta­su­na­ri lotu­ta» dau­de­la CAFen nego­zioak, eta «Israe­len egon­kor­ta­su­na proiek­tu kolo­nia­la amaie­ra­raino era­ma­tea­ri lotu­ta» dagoe­la. «CAFen nego­zioa­ren zati bat man­ten­du ahal iza­te­ko, pales­ti­na­rren aur­ka­ko aparthei­dak eta geno­zi­dioak aurre­ra egin behar dute. Argi eta gar­bi esan deza­gun: Israel CAFen ere has­ten da. Aparthei­da CAFen ere has­ten da. Geno­zi­dioa CAFen ere has­ten da».

Jaur­la­ritza­ren kon­pli­zi­ta­te erabatekoa

«Bai­na CAF ez dago baka­rrik», azal­du dute pla­ta­for­ma­tik, era­kun­de publi­koen kon­pli­zi­ta­tea­ri erre­fe­ren­tzia egi­nez: «Eus­ko Jaur­la­ritzak argi utzi du era­ba­te­ko babe­sa ema­ten dio­la enpre­sa­ri. […] Gutxie­nez %3ko par­te-har­tzea dau­ka enpre­sa­ren abe­ras­ta­su­nean». Horiek horre­la, sala­tu dute Jaur­la­ritza ere bade­la «CAFen kon­tra­tu kri­mi­na­len eran­tzu­le»; eta nahiz eta «eus­kal gizar­tea­ren zati han­di bat proiek­tu horien aur­ka» egon, «Jaur­la­ritzak diru publi­koa geno­zi­den kon­pli­zeak indar­tze­ra bide­ratzen» due­la oraindik.

Gipuz­koa­ko ahal­dun nagu­si Eider Men­do­za­ren (EAJ) azken adie­raz­pe­nei ere eran­tzun die­te gaur: «Etsaiak ez ditu­gu etxean bilatzen. Ara­zoa da eus­kal poli­ti­ka­rien­tzat, geno­zi­dioa­ren kon­pli­ze diren enpre­sa­ri eta ins­ti­tu­zioak lagu­nak dire­la, eta aldiz, kal­ku­lu elek­to­ra­le­ta­tik at, bost axo­la zaiz­kie­la euren nego­zioek eta proiek­tu kolo­nia­lak zapal­tzen dituen pales­ti­na­rrak». Horren guz­tia­ren aur­ka, Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­nak ezin­bes­te­kotzat jo du «geno­zi­dioa­ren eus­kal kon­pli­zeak sei­na­latzen jarraitzea». Izan ere, CAFez hara­go, oroi­ta­ra­zi du badi­re­la Israe­le­kin lotu­rak eta nego­zioak dituz­ten era­gi­le gehia­go: «Iri­zar, Side­nor, Kutxa­bank, Bas­ko­nia­ko zuzen­da­ritza, Ertzaintza…».

«Beha­rrez­koa da harre­man eko­no­mi­ko kri­mi­na­lak eta odo­lez zikin­du­ta­ko ete­ki­nak age­rian uzten jarraitzea. Beha­rrez­koa da Israe­le­kin harre­man oro ete­te­ko pre­sioa egi­ten jarraitzea», alda­rri­ka­tu du pla­ta­for­mak: «Kolo­ni­za­zioa eta geno­zi­dioa ez dira eten, eta muns­tro sio­nis­ta ez da bere kabuz hil­ko. Pales­ti­na­ko eta ingu­ru­ko herrie­ta­ko erre­sis­ten­tziek borro­kan jarraitzen dute. Jarrai deza­gun guk ere borro­kan Israel desegin arte eta Pales­ti­na­ren eta ingu­ru­ko herrien aska­ta­su­na lor­tu arte».

2026eko ekai­na­ren 13

Fuen­te: https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​c​a​f​-​p​a​l​e​s​t​i​n​a​r​r​e​n​-​a​u​r​k​a​k​o​-​s​a​r​r​a​s​k​i​a​r​i​-​e​s​k​e​r​-​a​b​e​r​a​s​t​e​n​-​a​r​i​-​d​e​l​a​-​s​a​l​a​t​u​-​d​u​-​p​a​l​e​s​t​i​n​a​r​e​k​i​n​-​e​l​k​a​r​t​a​s​u​nak

  1. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​c​a​f​e​n​-​a​u​r​k​a​k​o​-​p​r​o​t​e​s​t​a​-​b​i​d​e​-​m​o​z​k​e​t​a​-​e​g​i​n​-​d​u​t​e​-​b​i​-​l​a​g​u​nek
  2. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​c​a​f​e​k​o​-​z​u​z​e​n​d​a​r​i​t​z​a​-​s​a​l​a​t​u​-​d​u​t​e​-​f​i​s​k​a​l​t​z​a​r​e​n​-​a​u​r​r​e​a​n​-​j​e​r​u​s​a​l​e​m​g​o​-​t​r​a​n​b​i​a​g​a​tik
Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *