Gaz­tei­raul­tza. Info, aur­kez­pe­na­ren kronika

Tabla de contenidos

Martxoa­ren 12an GAZ​TEI​RAUL​TZA​.INFO gaz­te proiek­tu komu­ni­ka­ti­boa aur­kez­tu genuen, eta ozto­po­ak ozto­po, jaial­diak aurre­ra egin zuen, giro ezinho­bean. Goi­zean esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen alde­ko Ara­ba­ko gaz­te mugi­men­dua­ren ager­pe­na, eta arratsal­dean lip­dub arris­kutsu baten gra­ba­ke­ta zapuz­tu nahi izan zuen Ertzain­tzak, bai­na nos­ki, ez zuen lor­tu. Egun batzuen buruan, anti-lip­du­b‑a (ez bai­ta lip­dub izan­go) prest izan­go dugu (zoritxa­rre­ko bisi­ta­re­kin ta guzti!).

GAZTEIRAULTZA.INFOren OHARRA: Martxoak 12ko jaial­dia GAZTEIRAULTZA proiek­tu komu­ni­ka­ti­boa­ren aur­kez­pe­na izan zen, eta ber­ta­ra Ara­ba­ko gaz­te mugi­men­du­ko kolek­ti­bo ezber­di­nei gon­bi­da­pe­na luza­tu zitzaien; bai­na hau ez zen Gaz­te Inde­pen­den­tis­tek anto­la­tu­ta­ko eki­me­na AAM­ko oha­rran eta zen­bait komu­ni­ka­bi­dee­tan argi­ta­ra­tu den bezala.

MARTXOAK 12KO KRONIKA:

Martxoa­ren 12an GAZ​TEI​RAUL​TZA​.INFO gaz­te proiek­tu komu­ni­ka­ti­boa aur­kez­tu genuen, eta ozto­po­ak ozto­po, jaial­diak aurre­ra egin zuen, giro ezinho­bean. Goi­ze­ko 11.00etan, Ara­ba­ko gaz­te mugi­men­duak azken urteo­tan herrial­de hone­ta­ko gaz­te­riak jasan behar izan duen erre­pre­sio basa­tia­ren aur­ka eta esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen alde, pren­tsau­rre­ko masi­boa buru­tu behar zuen; bai­na Ertzain­tza­ren 5 patrui­la ber­ta­ra­tu eta gaz­te bat iden­ti­fi­ka­tu ostean, bai­me­nik gabe pren­tsau­rre­koa ile­ga­la zela adie­ra­zi zuten (argi ta gar­bi zegoen, ordea, debe­ku horren arra­zoia). Azke­nik, ager­pe­na Gaz­tetxean egi­tea era­ba­ki zen, kalean adie­raz­pen aska­ta­su­na oso osa­sun­tsu ez zebi­le­la iku­si­ta. Pren­tsau­rre­koa­ren bideoa ikus­gai: http://​www​.you​tu​be​.com/​w​a​t​c​h​?​v​=​J​v​_​d​l​u​T​s​8Jw.

Pren­tsau­rre­koa­ren ostean, epai­te­gien aurrean esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen alde­ko mugi­men­duak 13.00etan kon­tzen­tra­zioa dei­tu zue­nez gero, baz­ka­ri­ra arte­ko atse­de­na har­tu zen (batzuk, dena den, baz­ka­ria eta arratsal­de­ko gra­ba­ke­ta buru bela­rri pres­tatzen ibi­li ziren). 15.00ak alde­ra herri baz­ka­ri fre­ne­ti­koa egin eta 16.00etan lip­dub-aren gra­ba­ke­ta hasi zen. Egia esan­da, ber­ta­ko inork ez zuen aurre­tik lip­dub baten gra­ba­ke­tan par­te har­tu; hala ere, hasie­ra­ko ero­me­na gain­di­tu eta gra­ba­ke­ta ede­rra (eta batez ere, alaitsua) lor­tu genuen. Dena den, lipdub‑a piku­ta­ra bida­li eta bideo­klip bat (oso gua­poa, iku­si­ko duzue mun­tatzen dugu­nean!) izan zen lor­tu genuena.

Bideoa­ren gra­ba­ke­ta­re­kin giro ede­rra sor­tu zen Gas­teiz­ko Alde Zaha­rre­tik, pix­ka­na­ka jen­dea batuz, eta inola­ko ara­zo­rik gabe. Bai­na nola ez, gaz­te lip­dub batean fal­ta ezin diren gaz­te pre­soen argaz­kiak ate­ra bezain pron­to, sire­nak piz­tu eta 2 minu­tu­tan Ertzain­tza­ren patrui­lak ager­tu ziren (Gas­teiz­ko Gaz­tetxea­ren ondoan, gra­ba­ke­ta­ren azken pla­noak gra­batzen ari zire­nean), kaleak egun oso batez kon­kis­ta­tu­ta­ko gaz­te bote­rea zapuz­tu nahian: 15 gaz­te iden­ti­fi­ka­tuz, pre­soen argaz­kiak lapur­tuz eta ber­tan zegoen jen­dea mehatxa­tuz (gra­ba­zioa­ren zeri­ku­sia ez zuen jen­dea bar­ne, eta bortxa­ke­ta mehatxuak erabiliz).

Bai­na nos­ki, euren hel­bu­rua ez zuten lor­tu, eta hasie­ra­ko etsi­pe­na gain­di­tuz, gaue­ko 21.00etan gra­ba­zioa­ren azken zatia boro­bil­tze­ko keda­da jarri zen, aurre­tik baino askoz jen­de gehia­go hur­bil­du zela­rik, “EGIN EZAZU BEHAR DUZUNA!” esa­ten zuten oihue­kin. Egu­na amaitze­ko, GAZTEIRAULTZA.INFOren eki­tal­dia­re­kin eta kon­tzer­tue­kin amai­tu genuen, gaue­ko ordu txi­kiak arte.

GAZTEIRAULTZA.INFOtik, alde bate­tik, Ertzain­tza­ren jarre­ra bor­titza sala­tu nahi dugu, larun­ba­tean argi gera­tu baitzen gure herrian adie­raz­pen aska­ta­su­nak duen balioa; eta bes­te­tik, harro­ta­su­nez, larun­ba­te­ko gaz­te iraul­tza honen kide eta boz­go­rai­lu iza­ten jarrai­tu­ko dugula.

OZTOPO GUZTIEN GAINETIK… GAZTEAK GARA ETA HARRO GAUDE!

GORA KOMUNIKAZIOAREN GERRILA!

_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​
Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *