Asel Luzarragaren kasua salatzeko eta maputxeen egoera Euskal Herri osoan zehar ezagutarazteko dagoen ekimen ezberdinen birak ez du etenik. Adibide gisa, atzo Gernikako gaztetxean izandako hitzaldia. 30 lagun izan ziren gai honen inguruko solasaldian parte hartu zutenak. Hizlariak Edorta Jimenez (Euskal idazlea eta PEN klubeko kidea), Joseba Martos (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea) eta Julen Zulaika (pasaden urtean Wall Mapun egondako brigadista, Askapenako kidea) izan ziren.
Aselen egungo egoeraz, maputxe herriarekin duen loturaz, Txileko gobernuak Maputxe herriari inposatzen dion errepresioaz, Maputxe herriaren erresistentziaz eta internazionalismoaz mintzo ziren besteak beste.
Esan bezala hitzaldi eta ekimen gehiago izango dira egunotan gure herrian barrena. Jarraian gertuko ziten informazioa duzue:
HITZALDIA: Bilbon Martxoaren 10ean 19:00etan Burtsan.
HITZALDIA: Tolosan martxoaren 11n 19:00etan Kultur Etxeko areto ttikian.
KONTZENTRAZIOA: Eguenero 20:00etan Bilboko plaza Biribilean.
Animatu ta parte hartu!
gure aldetik besarkada bat Asel eta Maputxe herriari!