Ezker Abertzalearen intoxikazio kanpaina eta eraso politikoak salatu ditu Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak
[EUS] Larunbat gauean Donostiako Alde Zaharrean Mugimendu Sozialistako militanteen aurkako «lintxamendu bat ekidin» zutela argitzeaz gain, Mugimendu Sozialista sortu zenetik Ezker Abertzaleak izan duen jarrera «bere existentzia ukatu eta berau suntsitzen saiatzekoa» izan dela gogorarazi dute. Ofentsiba hori, baina, azken hilabeteetan biziagotu egin dela azaldu dute, eta, besteak beste, Mugimendu Sozialista «espazio publikoetatik kanporatzeko hautua» egin duela. Hainbat txosnagunetan jasandako beto politikoak jarri dituzte adibidetzat, baina militantzia sozialistaren aurkako erasoak askotarikoak izaten ari direla zehaztu






