Espainiar kartzeletako egoera covid neurrien ondorioz
Covidaren aitzakiapean espainiar kartzeletan preso daudenen eta euren familien aurka hartzen ari diren neurri berrien aurrean, Tinkok honakoa adierazi nahi du: Beste batzuetan esan dugun moduan, zapaltzen gaituzten gobernu ezberdinak hartzen ari diren neurri gehienek askoz zerikusi handiagoa dute eskubideen murrizketarekin eta propagandarekin (musukoa kaletik berriz eraman behar izatea, adibidez), osasun arrazoiekin baino. Kalean genituen eskubideak gero eta murritzagoak dira, eta kalean gertatzen denaren ispilu are eta bortitzagoa da kartzela. 2020ko konfinamendutik orain arte etengabeak izan dira









