Asier Guridi gose greban asilo eskubidearen alde
Asier Guridi Zaloña euskal iheslari politikoak gose grebari ekin zion atzo, abenduak 3, Caracaseko Espainiar Kontsulatuaren aurrean, bere asilo eskubidea onar diezaioten. Borroka honen nondik norakoak azaltzeko argitaratu duen gutunean, euren burua dokumentaziorik gabe bizitzera bultzatuta ikusten duten iheslari politikoen egoera agerian uzten du. Paperik gabe, iheslariek ez daukate eskubide minimoak bermatzeko aukerarik ere. Artatze medikua jasotzeko, elikagaiak lortzeko, lan egiteko, edota diru-laguntzak eskatzeko dituzten ezintasunak agerikoak dira. Askotan eperik gabeko zigorra bihurtzen da haien egoera.








