Preso bat babesean hartu /Apadrina un preso
[EUS] Eduardo Galeano idazle uruguaiarra zenaren arabera, «horizontala den eta berdintasunetik jarduten den elkartasunarekin gertatzen denaren kontra, karitatea goitik behera gauzatzen da, jasotzen duena umiliatzen du eta inoiz ez du ezta pixkatxo bat ere botere harremana aldatzen». Che Guevarak ere bi kontzeptu hauen artean ezberdindu zuen: «Gaur hemen aurrera eraman behar duguna, elkartasuna da. Ez dugu herriarengana hurbildu behar zera esatera: “hemen gaude, gure presentziaren karitatea zuri ematera gatoz, gure presentziarekin irakastera, gure zientziarekin irakastera,









