Azken asteko errepresioaren inguruko irakurketa/Lectura sobre la represión de la última semana
[EUS] Ustezko etakideen atxiloketa Alemanian Urriaren 27an Alemaniako Poliziak Iñigo Gulina eta Mikel Barrios nafarrak atxilotu zituen. Iñigo Gulina lehenago ere preso egondakoa da eta Mikel Barriosek 2008an sarekada polizial bati ihes egin zion. Atxiloketa hauek argiki erakusten dute zein den «Nazioarteko Komunitatea» deritzan horrek mantentzen duen jarrera Euskal Herriak Frantzia eta Espainiako Estatuekin bizi duen gatazkaren aurrean, aipatutako bi Estatu horien errepresioarekin bat egitekoa, alegia. Ez dezagun ahaztu Europar Batasuna elkarte kapitalista dela eta bera










