Catalunya
[EUS] Askatasuna eskuratzeko jorratzen ari den bidean sufritzen ari den errepresioaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere elkartasuna helarazi nahi dio Catalunyako herriari. Catalunya autodeterminazio eskubidearen urrats taktikoa gauzatzeko erabakigarritasun osoa erakusten ari den honetan, Espainiako Estatuaren benetako aurpegia ari da agerian gelditzen, faxismoaren aurpegia hain zuzen ere. Gerra eta odolaren isurketaren bidez sortu zuten Espainia, eta gerra eta odolaren isurketaren bitartez behin betikotzeko prest jarraitzen du Espainiako Estatuak. Euskal Herrian ondo ezagutzen ditugu











