ETA erakundeak Patxi Ruiz militante presoa kanporatu du /La organización ETA expulsa al militante preso Patxi Ruiz
2016ko uztailean «Denak ez du balio» izenburua zeraman artikulua argitaratu nuen (https://boltxe.eus/no-todo-vale/#EUS). Artikulu honetan nire izenean «sorgin ehizarik» ez egiteko deia egiten nuen. Hori dela eta, orain arte militantea izan naizen erakundeak, ETAk alegia, nire militantzia behin behineko etenaldian uzten zuela jakinarazi zidan. Aipatutako gutuna idazteagatik, Erakundea nirekin jarri zen kontaktuan hiru arau hautsi nituela esanez eta azalpenak eskatuz. Azalpenak eman nizkien eta era berean nik ere esan nien euren erantzunaren zain gelditzen nintzela. Erantzunik jaso










