2025eko Gudari Eguna/Gudari Eguna 2025
2025eko Gudari Egun honetan (25÷09÷27), azken 60 urteetako euskal ildo politiko eta ideologiko iraultzaileari eutsiz, Euskal Herrian independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan eroritako militanteak omentzen ditugu. Egia da ETAren historian izan direla gai nazionalari independentziaren aldeko klabean lehentasuna ematen ziotenak eta, aldi berean, Euskal Herriaren etorkizun sozialistarekiko iritzi positiboa erakusten zutenak. Era berean, esan behar dugu, historian zehar, ETAko militantzia gehienak jakin bazekiela, baita ados egon ere, askapen-prozesuan auzi nazionala eta soziala erabat lotuta zeudela.









