10 urte Mozal Legerarekin
Aurten hamar urte betetzen dira “Mozal Legea” delakoa onartu zenetik, izatez Espainian Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa izenez onartu zuten Alderdi Popularraren gobernupean. Hala ere, hasieratik “Mozal Legea” deitu zitzaion eta horrela deitzen zaio, giza eskubideen aldeko zein ezkerreko eragile politikoontzako beste hainbat gauzaren artean adierazpen, bilera eta manifestazio askatasuna mugatzen duelako; izan ere, zigor administratibo handiak ezartzen ditu lehen protestarako eskubidearen zatitzat jotzen ziren jokabide batzuengatik. Hori gutxi ez eta poliziaren inpunitatea eta boterea










