Preso Politikoen Nazioarteko Eguna 2025
Munduko preso politiko iraultzaileak gatibu dauden artean gure esku dago haien borrokaren lekukoa hartu eta haientzako amnistia osoa aldarrikatzea. Gaur apirilaren 17a da, Preso Politikoen Nazioarteko eguna. Urtero legez, egun honetan euskal preso, iheslari, deportatu eta errefuxiatuak eta haien borroka goraipatu nahi ditugu, aipamen berezia eginez etsaien xantaien eta damu zein kolaborazio eskaeren aurrean duintasuna ardatz hartuz haien militantzia iraultzailea mantendu eta tinko dauden euskal preso politikoei. Bestalde, egun berezi honi erreferentzia eginez eta internazionalismoaren











