Preso politiko maputxeekin elkartasuna
Haietako 5 gose eta egarri greban daude 15 urteko espetxe zigorra jaso eta gero Tinkok elkartasuna adierazi nahi die gose eta egarri greban dauden 5 preso politiko maputxeei. Haietako lauk azaroaren 13an hasi zuten protesta eta beste batek azaroaren 18an. Protesta gogor honen arrazoia Txilek ezarri dien hamabosna urteko kartzela zigorra da. Kondenatuek salatu dute epaiketan ez dizkietela berme juridiko minimoak errespetatu. Militante politiko hauei enpresa kapitalistei eraso egitea leporatzen diete. Horixe da mundu osoan zehar estatu kapitalistek egiten











