[EUS/ES]Ez gure izenean. Transbibollomarikak Palestinarekin!
[EUS] Palestina suntsitzen ari dira!Duela zenbait aste Israelgo estatu sionista genozidioa egiten ari da Palestinako herriaren aurka. Israelgo indar politikoek Gazako herritarrak erabat desagerrarazteko mehatxua egiten duten bitartean, Mendebaldeko potentzia gehienek epelkeriaz jokatzen dute: israeldar buruzagi genozidekin batera agertzen dira argazkietan edo tarteko bideak proposatzen dituzte; halakoek ez dute gerra amaitzen lagunduko inola ere. Eta Mendebaldea konplizea da. Nazioarteko Zuzenbidearen urraketa nabarmena da, telebista bidez igorria. Israelek ospitaleak bonbardatzen ditu, eta argi dago gizateriaren aurkako krimenak











