Faxismoaren aurrean, gazte langileak borrokara
[EUS] Faxismoaren aurrean, gazte langileak borrokara: GKSk mobilizatzera deitu du urtarrilaren 31n Bilbon eta Iruñean Faxismoa ez da iraganeko mamu bat, gaur egungo errealitate gordina baizik. Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) alarma piztu du eta kaleak hartzeko deia luzatu du datorren urtarrilaren 31rako Bilbon eta Iruñean. Egoera larria da. GKSk egindako agerraldian, Saioa Galarraga eta Irune Azkoiti bozeramaileek argi ohartarazi dute: faxismoa modu arriskutsuan hedatzen ari da Euskal Herrian. Baina adi, oraingoan ez dator soilik ohiko









