Abuztuko errepresioaren balantzea
Oraingo honetan, abuztuko errepresio balantzea argitaratu dugu. Gure asmoa, langile klaseak Estatuengandik jasaten duen errepresioa bistaratzea eta errepresio horri aurre egingo dioten dinamikak martxan jartzea da.Errepresio kasu gehiago ezagutzen badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan: tinkoamnistia@protonmail.com 2021/08/02 Guardia Zibilaren etengabeko jazarpena Etxarrin. 2021/08/02 Gobernu Delegaritzaren aginduz Luzia Urigoitiaren murala ezabatu dute Otxandion. 2021/08/06 Iñaki Bilbaok, “Txikito”, beste gose greba bati ekin dio kartzelan Independentzia eta Sozialismoaren alde. 2021/08/12 Errotxapea Gaztetxeko epaiketako sententzia iritsi da, irailak 2an izango










