OSKAR-EUTSI-GOGOR-AMNISTIA-OSOA.jpg

OSKAR EUTSI GOGOR. AMNISTIA OSOA.

Tabla de contenidos

Hona hemen Basau­ri­ko kar­tze­la­ren aurrean egin­da­ko kon­tzen­tra­zioan ira­ku­rri dugun testua:

Dagoe­ne­ko 29 urte espetxean iga­ro dituen Oskar Barre­ras eus­kal pre­so poli­ti­koak hiru aste dara­matza iso­la­men­duan oina­rriz­koa den esku­bi­de bat defen­datzea­ga­tik, hau da, zie­gan baka­rrik ego­te­ko esku­bi­dea defen­datzea­ga­tik hain zuzen.

Joan zen astean sala­tu genuen gisa berean, espai­niar esta­tua­ren espetxe lege­diak berak ere argi dio pre­so bakoitzak zie­gan baka­rrik ego­te­ko esku­bi­dea due­la, bai­na bes­te hamai­ka aldiz ger­ta­tu izan den legez, orain ere beraien lege pro­pioa­ri muzin egi­ten eta pre­so baten oina­rriz­ko esku­bi­dea urratzen dabiltza. 

Esan beha­rrik ez dago zie­gan baka­rrik ego­tea pre­so poli­ti­koen alda­rri­ka­pen his­to­ri­koa eta amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­dua­ren borro­ka his­to­ri­koa izan dela eta bere defen­tsan hain­bat borro­ka egin dela esku­bi­de hori betearazteko. 

Orain­go hone­tan ere, bere oina­rriz­ko esku­bi­dea defen­datze­ko, Oskar Barre­ras eus­kal pre­so poli­ti­koak komu­ni­ka­zio eta patio gre­ba hasi ditu. 

Eus­kal Herri­ko espetxee­tan ira­ga­ne­ko zapal­kun­tzek bere horre­tan dirau­te. Zapal­kun­tza horien aur­ka egin, eus­kal pre­so poli­ti­koei babe­sa adie­ra­zi eta amnis­tia osoa­ren alde borro­katzea dago­ki­gu guri.

Oskar eutsi gogor!

Pre­soak kale­ra, amnis­tia osoa!

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *