Azken egunotan Alemania ‑eta gehiago- bitan zatitu zuen Berlingo Harresia erori zeneko 20. urtemuga dela-eta, klase dominatzaileen diskurtsoa behin eta berriro entzunarazi digute hedabide handiek. Hori hipokrisia! Potentzia dominatzaileek harresiak eraiki dituzte eta eraikitzen segitzen dute. Batzuk herriak suntsitzeko harresiak dira, Saharakoa eta Palestinakoa kasu, eta beste batzuk herri zapalduei lapurtutakoaz gozatzeko muga harresiak dira, Europar Batasuneko mugak edota AEBetako hegoaldekoa, esaterako. Hala ere, harresi fisiko horiez gain, badaude bestelako «harresiak». Orain 20 urte Berlingo