CAF palestinarren aurkako sarraskiari esker aberasten ari dela salatu du Palestinarekin Elkartasunak
Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazio-deialdi bat zuen egina gaurko, CAF enpresaren Akziodunen Batzar Nagusiarekin bat eginez. Bilera hasi baino zenbait ordu lehenago, CAFen Beasaingo (Gipuzkoa) egoitzarako sarbideak itxi dituzte hainbat eta hainbat lagunek, Goierriko enpresak Israelekin dituen negozioak salatzeko. Eguerdiko 12:00etan hasi da Palestinarekin Elkartasunak antolatutako manifestazioa, Beasaingo plazatik, eta milaka lagunek gaitzetsi dute «genozidioaren eta apartheidaren odolez zikindutako aberastasuna». Akziodunen Batzar Nagusia hasi baino lehenago, gainera, konpainiaren egoitzarako sarbideak blokeatu dituzte hainbat eta hainbat ekintzailek







